Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos
Administración Presupuestaria
  • Hasiera

Aurrekontu eta Gastuetako Estatuko Idazkaritza

Logotipo SEPG

Aurrekontu eta Gastuetako Estatuko Idazkaritzak zuzentzen eta koordinatzen du, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministroaren mende:

Aurrekontu-politikaren irizpideak eta helburuak adieraztea, estatuko sektore publikoko gastuen eta diru-sarreren programen hainbat urtetarako programa eta Estatuko Aurrekontu Orokorrak, egitea, haien jarraipena egitea eta gauzatzea ebaluatzea, Aurrekontuen Zuzendaritza Orokorraren bitartez.

Halaber, Aurrekontu eta Gastuetako Estatuko Idazkaritzara adskribatuta dago Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusia.

Funtzio horiek erabiltzean, haren titularrak Gastu Politiken Batzordea eta Diru Sarreren Batzordea koordinatzen ditu, eta haien presidente da Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministroa ez dagoenean. Halaber, Programen Analisirako Batzordeen buru da, eta bere gain hartzen du Higiezinen eta Ondareen Jardueren Finantza Koordinaziorako Batzordearen presidenteordetza. Horiez gain, Inbertsio Publikoen Batzordearen eta Eskualdeko Pizgarrien Kontseilu Errektorearen buru da, eta Ogasun eta Administrazio Ministerioaren Delegazio Bereziko titularra da Renfe-Operadoran; delegazio horren administrazio-unitateak haren mende daude organikoki eta funtzionalki.

Webgune honen bidez, idazkaritzaren jarduera guztiei buruzko informazio eguneratua lor daiteke, eta harremanetarako helbideen bidez, unitate bakoitzarekin kontaktuan jar daiteke.

Azken eguneratzearen data: 4/4/2017